miércoles, 29 de octubre de 2014

PILULAK

PILULAK:
Zer dira?
Botika bat edo gehiago eszipiente batekin nahasiz egiten den substantzia medizinal baten zati txikia, ahoz hartzen direnak.
  • Eszipiente: Medikamentuen prestaketan, konposatu eraginkorren euskarri eta garraiatzaile gisa erabiltzen den substantzia.



ZER DA LOA?

Zer da loa?
Loa, gorputzaren funtzioetan aldaketak eragiten dituen egoera aktiboa da. Gainera, garrantzi handiko jarduera mentalak egiten dira, indibiduoen oreka fisiko eta psikologikoarentzako.













ZERGATIK EGITEN DUGU LO?


Zergatik egiten dugu lo?
    Lo egiten dugun bitartean, gorputzean, aldaketa hormonalak, biokimikoak, metabolikoak eta tenperatura aldaketak gertatzen dira. Hauek, garrantzitsuak dira eguneroko bizitzarako.
Aldaketa biokimikoak: proteinak, karbohidratoak, azidoak...
Aldaketa hormonalak: pikorrak ateratzea, (pubertaroko aldaketak)...
Aldaketa metabolikoak: gorputzeko zelulak hazi, ugaldu… egiten dira.





ZERGATIK EZIN DUGU LORIK EGIN BATZUETAN?


Zergatik ezin dugu lorik egin batzuetan (insomnioa)?
  • Insomnioa, pertsonok lo egiteko dugun arazoa da. Arazo hau dutenei, kosta egiten zaie lo hartzea, lo jarraitzea ala biak. Betiere, insomnioa, aurretik izandako beste arazo baten ondorioa da, hau da, bigarren efektua.

  • Insomnioa azkarra izan daiteke, hau da, iraupen gutxikoa, ala kronikoa, konstantea.


INSOMNIO AZKARRA
INSOMNIO KRONIKOA
IRAUPENA
Egunak/Asteak
Hilabete bat/+
POPULAZIOAN
Ohikoak
Ez oso ohikoak
KAUSA
Lana eta arazo familiarrak.
Osasun arazoak

  • Ondorioak:
    • Logura handia eta energia falta.
    • Pertsona, lur jota ala haserrekor egotea.
    • Kontzentrazio falta eta ikasteko eta gauzak oroitzeko zailtasunak.

DORMIDINA


DORMIDINA
  • Osagai nagusia: Doxilamina succinato
    • Substantzia hau insomnioa tratatzeko asko erabiltzen da, baina eztula osatzeko ere balio du.
    • Antihistaminikoen taldean sartzen da.
      • Antihistaminikoa: Alergiaren efektuak txikitzeko edo desagertarazteko balio duen botika da. Erreakzio alergikoetan histamina deritzon substantziaren eragina blokeatzen du.
  • Eszipienteak:
    • Hidrogenofosfato de calcio dihidrato
    • Celulosa microcristalina (  zelulosa mikrokristalinoa)
    • Carboximetilalmidon sodico ( Karboximetilalmidon sodikoa) de patata silice coloidal anhidra
    • Estearato de magnesio

http://www.vademecum.es/medicamento-dormidina_prospecto_58658

NOLA ERAGITEN DUTE PILULEK PERTSONONGAN?

NOLA ERAGITEN DUTE PILULEK PERTSONONGAN?
Aipatu dugun Dormidinaren kasuan, honek duen osagai nagusiari esker, doxilamina, lasaigarri lanak egiten ditu. Hau da, lehen aipatu dugun bezala, insomnioa duen pertsona batek, aipatu ditugun arazo ezberdinak ditu buruan, eta honek guztiak loaren galera ekartzen du. Pilula hauek, burmuinean ditugun pentsamendu hauek guztiak lasaitzen ditu. Burmuina itzaltzen duela esan dezakegu. Hori dela eta, erraz hartzen dugu lo, inongo arazorik gabe.

KEZKA OHIKOENAK

KEZKA OHIKOENAK
Populazioak pilulen funtzionamenduaren berri duenean, kezka ezberdinak sortzen zaizkio, eta hainbat galdera egiten dizkio bere buruari. Ohikoena hau izaten da: Txarra izango al da nire burmuinarentzat?
Erabat ados egon gaitezke baieztapen honekin, izan ere, giza burmuina oso atal delikatua da, eta beraz, pilula hau hartuz burmuina erabat lasaitzen bada, nahitaez izan behar ditu bigarren efektuak.